XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduko historia tristea gogoratuz, sinbolo gisa, Sor Benediktaren eta Auschwitzeko torturatzaile Rudolf Hoessen arteko kontrastea ikus dezakegu: sinesmen katoliko bizia zuten gurasoengandik sortua zen eta hezia, hiltzaile gogor hura; kristau sinesmenik etzuen judutar familian jaioa eta hezia zen, berriz, oso gutxi bezala emakume argi-zuhurra eta ona izan zen monja hura.

Beren bizitzan zehar, bi horietako bakoitzaren askatasunak egin zituen ibilbide zeharo ezberdinetatikbehin eta berriro eginiko aukera ezberdinetatik, alegia sortu zen, hain agerian eta nabarmen gelditu zen bien arteko kontraste ikaragarria.

Garai eta egoera historiko hark bere barnean, neurri berezian zeraman, kontraste izugarria: maitasunaren eta maitasunik ezaren arteko kontraste radikala.

Leize horren ondoan ez da ezer, ortziaren eta lurraren arteko aldea.

Maitasunak, aurrean aurkitzen duen oro errespetatu egingo du, eta ez du desegingo; eraldatu egingo du eta hobera eraldatuko du.

Maitasunak badu bere-berea den indarra, bere-berea den ahalmen goitarra: Maitasuna eramankorra da, bihozbera; maitasunak ez du bekaitzik, ez haundiusterik; maitasuna ez da harroa, ez da eragabea, ez da berekoia, ez haserrekorra; ez du kaltea gogotan hartzen, ez da bidegabekeriarekin pozten, egiarekin baizik; dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten (1 Kor 13, 4-7).

Maitasunaren indarra, maitatzea da; eta hori bai dela benetan, gizakiak ager dezakeen ahalmenik bikainena!.

Indar horixe du, ordea, eta besterik ez; horixe du maitasunak bere indar bakar-bakarra.

Horregatik, ordea, indar goitar horrek berez dakarkio maitasunari bere-berea duen ahuldadea edo muga ere.